Barrakak Arzubia aparkalekuan egongo dira. Apirilaren 28an eta maiatzaren 5ean barraketan erdia kobratuko da.
Kartel lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da apirilaren 25etik maiatzaren 9ra bitartean Errota Kultur Etxean.
Herritar guztiok animatzen zaituztegu Zaporeak elkarteari laguntzera janari ez-galkorrak (arroz luzea, pasta, gailetak, espeziak, garbantzuak eta arrainkontserbak) emanez maiatzaren 8an, 17:30etan, Traña Plazan.
Apirilak 27 (Eguaztena), Donien Atxa.

18:00. Koadrila guztien bilera Trañako zubian Donien Atxa ekarteko.

20:00. Donien Atxa jasotzea. Giroa alaitzen,
Ustekabe fanfarrea, Iluntze taldearen dantza saioa, eta urteko lagun ospetsua saritzeko ekitaldia.
Apirilak 28 (Eguena), San Prudentzio.

12:00-14:00. Abentura Parkea Traña plazan. 12-16 urtekoentzat.

16:00-18:00. Abentura Parkea Traña plazan. 12-16 urtekoentzat.

17:30. Familia antzerkia Errota Kultur Etxean Zuhaitzak landatzen zituen gizona (Gorakada antzerki taldea). 6 urtetik aurrerakoentzat. Gonbiteak eskura egongo dira apirilaren 19tik aurrera Errota Kultur Etxean (gehienez 4 sarrera pertsonako).
Apirilak 29 (Barikua).

17:15. Haurrentzako entzierroa Traña plazan.

19:30. Txupinazoa txosnen gunean Abadiño Sokatira Taldearen eskutik. Ondoren, parrillada Traña plazan.

22:00. Kontzertua Traña plazan: Marabao y Tú (Platero y Tú tributua), Pedrá (Extremoduro tributua) eta Kaos Etiliko.
Apirilak 30(Zapatua), Mozorro Eguna (Klima-aldaketa)

10:00. Kickboxing opena Traña-Matienako kiroldegian. Fexmack taldeak antolatua.

14:30. Herri bazkaria Traña plazan. Ondoren, koadrilen arteko jokoak Traña plazan. Txosna batzordeak antolatua.

19:00. Mozorro kalejira Sugarri fanfarreak alaituta Trañabarren kalean.

20:00. Kontzertua Traña plazan: Lua Madi.

22:15. Ikuskizun piro-musikala. Tren geltokiaren
ondoan. Euria edo haizea bada, hurrengo zapatura atzeratuko da.

23:00. Jaialdia Traña plazan: Akerbeltz. Atsedenaldian, playback-a. Txosna batzordeak antolatua.

23:00. Kontzertua Trañabarren etorbidean:
Dj Danny Meip, Dj Cristian Piornedo, Dj Dani Borge y Dj Andoni Pacheco.
Maiatzak 1 (Domeka)
Goizean, Geu Be taldeak Eusko Labeleko txahal bat erreko dau Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.


10:00. Artisautza azoka eskoletako aterpean. Abadiñoko emakume artisau-sortzaileak antolatua

12:00. Herri kirolak Traña plazan. Euria bada, frontoian.

17:00. San Prudentzio pilota txapelketaren finala. Sociedad Pelotazale Atxartek antolatua.

17:30. Magia ikuskizuna Imanol Ituiñoren eskutik Traña plazan.
Maiatzak 6 (Barikua)

16:45. Txiki merienda merkatu plazan.

17:15. Diskofesta: Dj Kaktus merkatu plazan.

17:15. Kontzertua Traña plazan:
Gozategi, State Alerta eta Estutu.

22:00. Bertso saioa Errota Kultur Etxean.
Bertsolariak:
• Igor Elortza
• Jone Uria
• Amets Arzallus
• Txaber Altube
Gai jartzailea: Igor Galarza.
Gonbiteak eskura egongo dira apirilaren 25etik aurrera Errota Kultur Etxean (gehienez 2 sarrera pertsonako).
Maiatzak 7 (Zapatua), Gazte Eguna

11:30. Izena ematea paella txapelketarako,
merkatu plazan.

14:30 Iluntze dantza taldearen kalejira eta alardea Traña plazan. Euria bada, frontoian

12.30 Txupinazoa eta herri bazkaria Traña plazan. Ondoren, Gazte Eguneko jokoak Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean. Traña-Matienako Gazte Asanbladak antolatua.

17:30 Ugasixo txapelketa merkatu plazan.

17:30 Izena ematea tortilla txapelketarako, merkatu plazan.

18:30 Kalejira Sakatu taldearekin. Txosna batzordeak antolatua.

22:30 Kontzertua Traña plazan:
• Nikotina
• McOnak
• Dj Txusti
• Inshore Music

23:00 Jaialdia Trañabarren etorbidean:
Macro Km 69.
Maiatzak 8 (Domeka)

11:00-13:30 Umeendako jolasak Traña plazan. Euria
bada, frontoian.

13:30 Perretxiko pintxoen dastaketa Pinoko plazan. Geredixa mikologi elkarteak antolatua.

14:00 Jubilatuen bazkaria. Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatua.

16:00-19:30 Umeendako jolasak Traña plazan. Euria
bada, frontoian.

17:30 Show cooking eta Txiki Txef Zigor Iturrietarekin Traña plazan. Txosna batzordeak antolatua. Janari bilketa solidarioa Zaporeak elkartearentzako.

20:00 Donien Atxa kentzea.