Aldi baterako mozketa Trañabarren kalean, San Prudentzio jaiak direla eta
✅ Matienako San Prudentzio jaiak direla eta, Trañabarren kalea aldi baterako itxi egingo da San Prudentzio kaleko biribilgunearen eta Zubibitarte eta Laubideta kaleetako biribilgunearen artean. Egoiliarren ibilgailuei baino ez zaie sartzen utziko lurpeko aparkalekuetara joateko, bai eta garraio publikoari eta larrialdietako ibilgailuei ere.
Udalak gaueko doako autobusa jarriko du San Prudentzio jaietara joateko
Udalak gaueko doako autobusa jarriko du 📆 apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an, larunbatak, herritarrak, eta batez ere udalerriko gazteak, San Prudentzio jaietara garraio publikoan eta modu seguruan joan ahal izan daitezen. ‼️Autobusa gelditu barik ibiliko da 22:00etatik 3:30era.
🚌 Horrela, lehenengo zerbitzua Andra Maritik (⛪ ermitaren ondoan) abiatuko da 22:00etan eta azkena Matienatik irtengo da 3:30ean, musika programazioa amaitzen denean.
🚌 Autobusa Andra Marin (ermitaren ondoan), Muntsaratzen, Zelaietan (Bizkaibuseko geltokietan) eta Matienan (farmaziaren aurrean ⚕️) geldituko da.
‼️Autobusean musukoa 😷😷 nahitaez erabili beharko da, eta debekatuta dago janariarekin edo/eta edariarekin sartzea‼️.