Datuen babesa:
Erakunde esleipendunak konpromisoa hartzen du zehatz betetzeko pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduko (EB)betekizunak.
Dokumentazioa biltzeko inprimakietan jasotzen diren datu pertsonalak interesatuaren baimenarekin jaso beharko dira, tratamendu automatizatua emango zaie eta Abadiño Elizateko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek bakarrik erabiliko dira udal-kudeaketa lanetarako, eta bidea dago beste herri-administrazio batzuei, edo hirugarren batzuei, lagatu edo jakinarazteko, datu babeserako legerian aurreikusitako mugekin, bereziki datu pertsonalen tratamendu eta zirkulazio librearen arloan pertsona fisikoak babesteko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) ezarritako mugekin.
Emandako datuak deuseztatu egingo dira lanak amaitu ondoren, eta bakarrik gordeko dira erantzukizunak preskribatzeko beharrezkoak direnak, beti ere baina ezerezteko eskubidea gauzatzen den arte, interes publikoak edo legezko betebeharrak agintzen duten mugen barruan. Beraz, eskubidea dago datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko edo datuen eramangarritasuna nahiz ezabaketa eskatzeko jadanik beharrezkoak ez direnean. Datuak ez zaizkie lagako hirugarrenei legezko eskakizun bat egon ezik.
Era berean, enpresa esleipendunak deskribatu egingo ditu pleguan bere konpainian dituen neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak jasotako datuak babesteko, eta bereziki beteko dira datu sentikorren arloko antolaketa- eta teknologia-arloko neurriak eta inpaktuaren ebaluazioa egiteko beharra, halakorik balego.
Adieraziko da nor den prozesuen arduraduna eta nor segurtasunaren arduraduna, Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatuta.
Jabetza Intelektuala eta Konfidentzialtasuna
- Lanen jabetza intelektuala. Kontratuaren ondorioz sortzen diren dokumentazio, informazio eta euskarri-tresna guztiak Abadiñoko Udalaren jabetza esklusiboa izango dira eta ezingo dira erreproduzitu ez zabaldu jabearen idatzizko baimenik gabe. Era berean, berariaz ezartzen da Abadiñoko Udalean oinarriturik enpresa esleipendunak edozein elementu aldatu nahiz sortzen badu, horien jabea Abadiñoko Udala izango dela, zeinak eskubidea izango duen elementu hori(ek) erabili, ustiatu eta lagatzeko inolako mugarik gabe.
- Informazioaren konfidentzialtasuna. Enpresa esleipenduna espresuki behartuta dago konfidentzialtasuna eta konfidentzialtasuna begiratzera kontratuaren inguruko edozien daturen gainean, eta bereziki datu pertsonalen kasuan, horiek ezingo baitira ez kopiatu eta ez erabili non ez den plegu honetan esaten den helbururako, eta ezingo zaie lagatu inori, ez eta kontserbatuak izateko bada ere, baldin ez badago Abadiñoko Udalaren idatzizko baimenik. Era berean, enpresa esleipendunak hitzematen du erabateko konfidentzialtasuna mantenduko duela kontratua betetzean bere jakinera iritsi daitekeen edozein dokumentazio eta informaziori buruz, eta ezingo ditu horiek kopiatu ez erabili plegu honetan jasotako helburuetarako ez bada, ez eta horiek kontserbatzeko bada ere, baldin ez badago Abadiñoko Udalaren idatzizko baimenik.