Bi urteren ostean, San Trokaz eta San Prudentzio jaiak berreskuratuko doguz. Pandemiak kontuz jokatzera eta pertsonen osasuna beste edozeren aurretik jartera bultzatu ginduzan. Hilebete aldrebesak bizi izan doguz, alkarrengandik urrin, batzuetan isolatuta, baina zorionez, pandemia atzean ixten eta ospakizunetarako, zalapartarako, barreetarako lekua hartzen ari gara. Esku artean daukazun programan gauza asko dagoz eta abadiñar askoren proposamenak jasoten ditu. Ondo pasetako garaia da eta osasunez egingo dogulakoan nago, beti be personak eta gure espazio publikoa errespetatuz. Gora Abadiñoko jaiak!
MIKEL GARAIZABAL ITURRIAGAETXEBARRIA
Alkatea
